XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... Eskua teklatu gainean ipinita, posizio berean mantendu behar da altxatu gabe eta gehiegi apoiatu gabe, baina ezta zertxobait ukitu gabe ere.

Askotan gazteek eskuaz zanpatu egiten dute txioa jo nahi dutenean.

Maisuek ohitura hori utzerazi egin behar diete.

Beti ere eskuak bere indar naturalaz eragin dezan saiatu behar da.

Vicenzo Manfredini-k ere zera dio bere .

... Erarik onena hatzak eroso eta ikusteko ederra den moduan mugitzea da, hots, burua, besoak edo beste gorputz-atalak ez eta hatzak bakarrik erabili behar dira.

Izan ere bihurketa horiek notak ongi jotzea galerazteaz gainera gustu oneko entzuleak gogaitu egiten bait ditu.

Dena dela, aipu ugari hauen ondoren ia ezinezkoa litzateke Rameau eta C. Ph. E. Bach-ek beren tratatuetan gai honetaz dioten guztia adieraztea.

Agian bitartekoak etorkizunean erabiltzeaz izan zuten ikuspegiagatik piano-eskola modernoaren aitzindari eta guraso direla esan daiteke.

Nolanahi ere, maisu zaharren aholkuak dogmatzat hartzearen snobismoari ihes egin behar diogu, baina historia luzearen oinarri direla ahaztu gabe.